• / BIRA / estudioak zabalik /

  • estudios abiertos /

  • open studios /

Artxiboa

ATEA 5 – Atera

2021.03

#azpitik #ekintza publikoak

ATEA5en helburua bere praktikan argitalpenen edizioa modu autogestionatuan lantzen duten kolektiboak edo pertsonak ikusaraztea eta hauek beraien artean harremanetan jartzea izan zen. Baita unibertso hau publiko orokorrari hurbiltzea ere. Horretarako, Atea 5ek bi espazio proposatu zituen. Alde batetik, jaiegun bateko azoka izan zen eta hainbat kolektibo gonbidatu ziren beren lana egia auzoko hainbat lekutan saltzera eta partekatzera. Helburua, batetik, unibertso horiek jendeari hurbiltzea izan zen, eta, bestetik, kolektiboen edo parte-hartzaileen arteko loturak sortzea. Bestetik, eta astebeteko iraupenarekin, mota horretako argitalpenak bildu zituen liburu-denda bihurtu genuen AZPIko erakusketa-gunea.

(+)

(+)

(+)